Время  5 часов 57 минут

Координаты 354

Uploaded 12 ноября 2018 г.

Recorded ноября 2018

  • Rating

     
  • Information

     
  • Easy to follow

     
  • Scenery

     
-
-
1 004 m
795 m
0
0,9
1,8
3,56 km

Просмотрено 89 раз(а), скачено 9 раз(а)

рядом с Aranarache, Navarra (España)

Akuandi kobazuloaren sarrerara iristeko track-a.
Aranaratxe herrian utzi autoa, eta herriaren goialdean hartu handik ateratzen den pista. Luze gabe, ezkerretara hartu behar da bidexka bat, ongi markatua ('Aranaratxe ibilbidea' markatzen du kartelean). Basoan barnako bide zoragarrian gora egin, hurrengo gurutzebideraino. Bertara iritsita, egin eskuinaldera, ('San Lorenzo' markatzen du). Ondoren San Lorenzo baselizara iritsiko gara; bertan bukatzen da igoera, eta toki ezin egokiagoa da mokautxo bat hartzeko. Baselizan bertan dagoen hesi bat pasatu, eta pista erosoa hartu. Jarraitu pista tarte batez, eta pistak ezkerretara egiten duen bihurgune zabal batean, utzi pista eta sartu basoan ezkerraldera. Kobazuloko sarrera hurbil-hurbil dago.

Akuandi kobazuloa:
Zailtasun tekniko handirik ez du. Sarrerako lehenengo gela zabal pasatuta, destrepe bat dago, ongi ekipatuta (paraboltak, anillak eta soka). Destrepearen erdialdean, rapel bat egin daiteke ezkerraldera dagoen sakongunera (bi anilla daude, 13 metro gutxi gorabehera?), edo -guk egin genuena- eskuinaldera jarraitu eta paretatxo bat igo (ongi ekipatuta, paraboltak, soka). Zati hori da delikatuena, baina motza da eta ongi ekipatua dago. Handik aurrera dena oinez egiten da. Tarteka, bidea markatzen duten cairnak daude, erraza da bidea jarraitzea. Kobazuloaren bukaeran laku handi bat dago, ikusgarria.
Bidegurutze honetan eskuinaldera egin. 'San Lorenzo' markatzen duen kartela dago bertan.
Aranaratxeko pista utzi, eta hartu ezkerraldera ateratzen den bidea. Basoan barna igotzen da.
San Lorenzo baselizan bukatzen da aldapa gora. Atsedenaldia egiteko toki egokia da; kanpoaldean mahaiak ditu mokautxoa hartzeko, eta eguraldi txarra baldin badago eraikinaren parte bat irekia dago, eta aterpe moduan erabil daiteke.
Akuandi kobazukoaren sarrera.

3 комментарийиев

  • Фото Madalenaitz

    Madalenaitz 13.11.2018

    Datu bat bat eman nahi dut, lehenengo gelan kobazuloren barruan ezkerretik pasatzea errazagoa da altuera galdu gabe, bestela, gero trepada txiki bat egin behar da. besterik gabe, argazki ederrak egin dituzu!!!

  • lezea 15.11.2018

    Vaya fotos chulas tanto de dentro de la cueva como del exterior

  • Фото gorka's

    gorka's 21.04.2019

    I have followed this trail  проверенный  View more

    Fabulosa cavidad. Gracias por compartir!

You can or this trail