-
-
1 333 м
412 м
0
2,1
4,2
8,33 км

Просмотрено 816 раз, скачано 19 раз

рядом с Urzabal, País Vasco (España)

Ibilbidea Larraitzen hasi genuen. Muitzeko bidea jarraituz Txindokiko ipar aurpegia inguratu eta, ekialdeko ertza atzean gelditu zenean, metalezko langa batera iritsi aurretik Muitzen behera amiltzen den errekatxoa zeharkatu eta zelaian gora hasi ginen Txindokiko ekialdeko ertzak osatzen duen sorbalda batera zuzenduz. Sorbalda honetan "Txindoki" bordara eta "Marizulo" arte luzatzen den erlaitz zabal eta belartsua hasten da.

Erlaitza zeharkatuz, Txindokiko ipar-ekialdeko hormara pasatu eta "Txindoki" bordaren hondakinak lehenik eta "Marizulo" ondoren bisitatzeko zortea izan genuen.

Amaitzeko, Txindokira igotzeko, ekialdeko ertzaren sorbaldatik gora igotzen jarraitu genuen, ertzaren ahotik ahalik eta gehien mantenduz. Eskalada oso erraza da (II/II+) eta pasagune guztiak bere eskuinetik zailtasunik gabe saihestu daitezke. Izan ere, ertza eskalatu nahi ez badugu, honen eskuinean dagoen belarrezko kanala zailtasunik gabe oinez igo daiteke, Txindokiko gailurrera modu original eta berezi batean iritsiz. Ertza Txindokiko hegoaldeko gailurraurrera arte jarraitu genuen, bertatik Txindokiko gailurrera pasatzeko.

Jaitsiera Txindokira iristen den ohiko edozein bidetik egin daiteke. Guk "Tximista" bidetik egin genuen, ibilbide zirkular bat eginez.

Txindokiko ekialde eta ipar-ekialdeko horma eta ibilbidearen nondik norakoak. Puntu zuriz, "Marizulo" arteko bidea, puntu gorriz aldiz, Txindokiko ekialdeko ertzaren igoera. Oraingoan ez dut ertzaren krokis zehatzik egin pasagune esanguratsurik ez duelako. Ertza bere osotasunean ez da II/II+ zailtasunetik pasatzen eta eskuinean ikusten den kanal belartsu estutik oinez igo daiteke.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Ibilbidearen luzera: 8,4 kilometro.
- Punturik baxuena: Larraitz, 404 metro.
- Punturik altuena: Txindoki, 1.341 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 1.000 metro inguru.
- Igotako mendiak: 1.
- Zailtasuna: Ekialdeko ertzarako II/II+ zailtasuneko hainbat pasagune motz, denak ertzaren eskuinetik oinez ekidin daitezkenak. "Marizulo"-n kontuz ibili beharko dugu, pasagune errazak baditu ere bakarren bat agerikoa delako. Gainera, hezetasunaren eraginez harkaitza hainbat lekuetan irristakor egond daiteke. Gu ez ginen leizearen amaiera arte iritsi, beraz, zailtasun hau kobaren barruan sartu ginen 25-30 metroetara soilik mugatzen da.
- Ura: Larraitzen hartu daiteke, baita Oria iturrian ere.
- Jaitsiera: Txindokira doan ohiko edozein bidetik. Gu "Tximista" bidetik jaitsi ginen.
- Eramandako materiala: Linterna bat.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Lau ordu eta laurden, atsedenak eta "Marizulo"-ren barruan pasa genuen denbora barne.

Ibilbide honen inguruko informazio gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2020/12/txindoki-ekialdeko-ertzetik-pdii-ii.html
Маршрутная точка

Marizulo

Комментарии

    Вы можете или этот маршрут