-
-
1 084 м
560 м
0
2,0
4,0
8,0 км

Просмотрено 253 раз, скачано 4 раз

рядом с Egino, País Vasco (España)

Olanoko Haitzetako gailurrera iristeko, liburu eta interneten irakurri daitezken azalpenek "Leze"-an dute irteera eta amaiera. Ibilbide hau zirkularra da, Eginon hasi eta amaitzen dena. Igoeran, "Usoa" eta "Aztorea" monolitoetatik jaisteko jarraitzen den ohiko bidetik igotzeak ibilbideari xarma berezia ematen dio, eskaladatxo motz eta erraz batzuk burutuko ditugulako.

Igoeran, harkaitza bustia badago kontu handiz igo beharko dugu, erraza bada ere hainbat lekuetan erorketa bat oso larria izan daitekeelako. Honegatik, haurrekin edo eskalatzera ohituak ez dauden pertsonekin igotzeko asmoa badugu, 20 metro inguruko soka fin bat eta segurtasun mosketoi bat eramatea gomendagarria izan daiteke. Jaitsieran aldiz, "Lezea" bisitatzeko aukeraz aparte, Eginoko eskalada eskola ia bere osotasunean ezagutzeko aukera izango dugu.

OHARRA

Apirilak 1 eta abuztuak 31 artean "Usoa" eta "Aztorea" monolitoen arteko bidetik babestutako espezien habiagintzagatik ibiltzea (baita monolito hauetako eskalada ere) debekatuta dago.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Ibilbidearen luzera: 8 kilometro.
- Punturik baxuena: Egino, 565 metro.
- Punturik altuena: Olanoko Haitzandia, 1.083 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 770 metro inguru.
- Igotako mendiak: 2.
- Zailtasuna: Ibilbidearen zailtasuna "Usoa" eta "Aztorea" monolitoen mendebaldeko bidean dago. Bertan II zailtasuneko lau hormatxo eskalatu eta ageriko zeharkaldi bat zeharkatu beharko ditugu. Kontuz harkaitza bustia badago.
- Ura: Eginoko eta "Leze"-ko iturrietan ura hartu daiteke.
- Jaitsiera: Olanoko haitzetara doan ohiko bidetik "Leze"-ra eta bertatik, Eginoko monolito guztiak bisitatuz, Eginora.
- Eramandako materiala: Guk ez genuen material berezirik eraman baina haurrekin edo eskalatzea ohitua ez dagoen bakarren batekin joanez gero 20 metro inguruko kordel bat eramatea gomendagarria izan daiteke, ageriko zeharkaldirako batez ere.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Hiru ordu eta erdi inguru, atsedenak barne.

Ibilbide honen inguruko informazio gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2021/03/olanoko-haitzak-eginotik-pdii-20210307.html

Комментарии

    Вы можете или этот маршрут