-
-
895 м
436 м
0
2,5
4,9
9,89 км

Просмотрено 401 раз, скачано 4 раз

рядом с Olaeta, País Vasco (España)

Ibilbidea Olakosain (Olariagako saroia) hasi nuen. Bertatik gora doan porlanezko bidea amaiera arte jarraitu (CAF-eko Deposituak dauden lekuan) eta bertatik Enirio eta Lizarrustira doan GR-35 bidean gora hasi nintzen Esnaurreta-Mendibil saroian dagoen informazio-postera iritsi arte.

Informazio-postetik Alotzara doan PR-Gi 2009 bidea hartu eta lizar zahar batzuen ondoan dagoen txabola baten hondakinak atzean utzi ondoren bidea utzi nuen, ezkerrean dagoen arantzadun hesia zeharkatzeko dagoen egurrezko pasabide batera zuzenduz. Pasabide honen bestaldean Ausa Gazteluren hegoaldean dagoen Egurral leporaraino doan bidexka bat hasten da.

Egurral lepotik Ausa Gaztelura hegoaldeko ohiko bidea jarraituz igo eta Ausa Gaztelutik Olakosaira iparraldeko ohiko bidea jarraituz itzuli nintzen.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Ibilbidearen luzera: 10 kilometro.
- Punturik baxuena: Olakosai, 455 metro.
- Punturik altuena: Ausa Gaztelu, 904 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 565 metro inguru.
- Igotako mendiak: 1.
- Zailtasuna: Irteeraren zailtasun bakarra Alotzara doan bidean goazela Ausa Gaztelura doan bidearen hasierako egurrezko pasabidea topatzean dago. Lurra bustia badago, bidexka honetako harrizko pasaguneren batean kontuz ibili beharko gara.
- Ura: Olakosain iturri bat dago.
- Eramandako materiala: Ibilbiderako ez da material berezirik behar.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Bi ordu eta berrogeita hamar minutu, atsedenak barne.

Ibilbide honen inguruko informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2020/12/olakosai-esnaurreta-mendibil-saroia.html
Маршрутная точка

Aitzarteko ezproia

Маршрутная точка

Arrantsaoko bordak

Маршрутная точка

Ausa Gaztelu

Маршрутная точка

Egurrezko pasabidea

Маршрутная точка

Gaintzola iturria

Маршрутная точка

Indikazio.postea

Маршрутная точка

Urrustiarreko bordak

Комментарии

    Вы можете или этот маршрут