Mikel Oz

Время  3 часов 10 минут

Координаты 767

Uploaded 12 июня 2019 г.

Recorded июня 2019

-
-
1 182 m
886 m
0
2,1
4,2
8,45 km

Просмотрено 114 раз(а), скачено 2 раз(а)

рядом с Auritz, Navarra (España)

Menditxurirako ibilbide zirkularra aurkeztuko dut gaurkoan. Auritzeko zelaietatik, Antsobiko errekatxoaren aldamenean hasita hain zuzen ere. Jaitsiera bertze troka batetik burutuko dugularik.

Ibilbide laburra eta eragozpenik gabekoa.







Batzuk gaua bertan egitea erabaki dugunez, izarretako argazki batzuk egiteko beta izan dugu.















Zelaietan kotxeak utzi eta dena prestatu ondoren Antsobi errekatxoaren gainean dagoen zurezko zubitik pistara irten eta ezkerretik ibiltzen hasiko gara.























 Ezkerreko pistatik jarraituko dugu.











 Aparkaleku batetara iritsi arte.



Bere aldamenean langa bat gainditu beharko dugu, basoan barneratzeko. Xuringoa izeneko eremuan barneratuko garelarik.















Pista aurrera jarraituz eta zenbait puntuetan azken egunetako euriak sorturiko urezko hildotxo batzuk gainditurik, aurrera goaz.





Antufako bidea jarraitzeko, puntu honetan Alduideseko bidea utzi eta ezkerretik pista nagusia utziko dugu. Zutoin baten bitartez norantzak adierazirik dauzkagu.















 Xubingoa errekatxoa nondik gainditu topatu ostean, elkarri lagundurik, guztiok lehor iritsiko gara bertze ertzera.































 Pista honen hasieran bertze langa bat izango dugu.







Pistatik gora hasiko gara eta aurrerago bidegurutze batetara iritsi ere. Jaitsiera bertze bide horretatik egingo dugu.Atsedenalditxo bat egiteko une izan dugu.













 Pistatik segi eta basotik irtetzeko hesi bat gainditu beharko dugu. Momentu egokia taldea berriz elkartzeko.



 Gorago pista ezkerretik utzi eta hesira bideratuko gara, bertan mendi ertzera iritsiz. Ondoren bidetik Menditxurira gerturatzea baino ez zaigu geldituko.



GEHIAGO IRAKURTZEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2019/06/menditxuri-auritzeko-zelaietatik.html
Igoeran zuzen segi eta jaitsieran aldiz, eskuinetik, bertze pistatik jarraituko dugu.
Pistaren azpian topatuko dugun bunkerra.
Errekatxoa gainditurik segituan bidegurutze bat dugu. Ezkerretik igotzen segi.
Antufa aldera bideratzeko puntu honetan pista utzi eta ezkerretik, errekatxoa gainditzera abiatu.
Auritzeko zelaietan dugu gaurko abiapuntua.
Mendi ertzera iristean hesiaren bertze aldera igaro beharko dugu.
Basotik irteteko pistan topatuko dugun hesia gainditu beharko dugu.
Xuringoan barneratzeko gainditu beharreko langa.
Pistaren hasieran bertze langa bat gainditu beharko dugu
Bertze langa bat gainditu beharko da.
Menditxuri mendiko tontorra.
Xuringoara sartu aurretik dagoen aparkalekua.
Puntu honetan pista nagusiago bat hasiko da. Zuzen jarraitu.
Atsuri errekatxoa gainditzeko prestaturik dagoen zurezko zubia

Комментарии

    You can or this trail