Burlatarra
  • Фото Itza/Larrageta/Lizasoain/Izkue/Ororbia/Itza
  • Фото Itza/Larrageta/Lizasoain/Izkue/Ororbia/Itza
  • Фото Itza/Larrageta/Lizasoain/Izkue/Ororbia/Itza
  • Фото Itza/Larrageta/Lizasoain/Izkue/Ororbia/Itza
  • Фото Itza/Larrageta/Lizasoain/Izkue/Ororbia/Itza
  • Фото Itza/Larrageta/Lizasoain/Izkue/Ororbia/Itza

Координаты 2027

Uploaded 8 марта 2018 г.

Recorded марта 2018

-
-
458 m
373 m
0
5,6
11
22,38 km

Просмотрено 115 раз(а), скачено 1 раз(а)

рядом с Itza, Navarra (España)

Gaurko ibilbidean zirkularrean, herri hauetatik pasatu gara:

Itza, Lotza, Larrageta (Berriobeiti), Zuasti, Aldaba, Lizasoain, Izkue, Ororbia eta, bukatzeko Itza.
Oltza eta Iza zendeako herriak dira hauek guztiak, Larrageta izan ezik.
Oso bide erraza da.
Txangoa bidez bide egin dugu.
-----------------------------------------------------------

Zendea (azalpena)

Zendea Iruñerriko barruti batzuk izendatzeko erabili den izen tradizionala da; oraingo zenbait udalerri izendatzeko ere erabiltzen da, bere osaeran aldaketak egon badira ere. Iruñeko merindade zein epai-barrutiari loturik daude.

Itzako zendea

Itza Nafarroa Garaiko erdialde-iparraldeko udalerri bat da, Iruñeko merindadekoa. 51,0 kilometro koadro ditu, eta 1167 biztanle zituen 2014. urtean. 1942an, lehengo Itza Zendea eta Gulibarrak batu ziren, Nafarroako Diputazioaren erabakiz. Arrazoi demografiko eta administratiboetan oinarritu zen ebazpen hori, geografiaz eta kulturaz oso ezberdinak zirelako.

Itza Zendea Iruñeko merindadeko udalerria da, Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 20 bat kilometrora kokatua Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdean.

Ondoko herri hauek osatzen dute udalerria: Aginaga, Aldaba, Aldatz, Aritz, Atondo, Eritze (herriburua), Gulia, Itza, Larunbe, Lete, Otxobi, Orderitz, Saratsa, Saratsate, Zia eta Zuasti.

Udalerriak Imotzekin egiten du muga iparraldean, Irurtzun, Arakil eta Ollaranekin mendebaldean, Txulapain eta Berriobeitirekin mendebaldean, eta Oltza Zendea eta Orkoienekin hegoaldean.

Itza Iruñerriko gune metropolitarraren mendebaldeko mugan dago, Sakana eta Iruñerriaren arteko gunean. Inguruko udalerriek bezala, klima mediterraneoaren eta ozeanikoaren arteko trantsiziozko klima azpimediterraneoa da nagusi. Urteko batez besteko prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak dira, Iruñean baino zertxobait ugariagoak. Tenperatura 13-14 gradu artekoa da.

Udak lehorrak izaten dira, eta prezipitazio gehienak ekaitz moduan jausten dira, urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena dira. Neguan hamar bat egunetan elurra egiten du.

Oltzako zendea

Oltza zendea Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Iruñeko merinerrian kokatua. Iruñerriko zendea zaharra, honako herri hauek osatzen dute: Aratzuri, Artazkotz, Asiain, Ibero, Izkue, Izu, Lizasoain, Oltza eta Ororbia (herriburua). Oltza zendeak 1806 biztanle zituen 2014. urtean.

Oltza zendeak mugakide ditu iparraldean Ollaran, Orkoien eta Itza zendea; ekialdean Iruñea eta Barañain; hegoaldean Zizur Nagusia, Zizur Zendea eta Etxauri; eta mendebaldean Goñerri.

Udalerriak azpimeditarraneo motako klima dauka, prezipitazioak urte osoan zehar ugariak diren arren, udaberri eta udazken garaian izaten dira ugarien 1.000mm eta 1.400mm euri jausten da urteko 120 egun euritsuetan. Tenperaturak 10 eta 13 gradu bitartekoak izaten dira eta udan bi hilabete idor izaten dira, (uztaila eta abuztua).

Landaredia klimaren araberakoa da, haritzak, birlandaturiko pinu lariziarrak, eta udalerriko gunerik altuenetan pagoren bat.

Herriaren izena lehen agertzen den dokumentu idatzia 1427. urtekoa da. XIX. mendearen erdialde arte Oltza jaurerria izan zen, Nafarroa Garaiko udalerri gehienak bezala. Zendea osatzen zuten jatorrizko hamar herriak, Zendearen zati izaten jarraitu zuten 1835 eta 1845 urteen artean egindako erreforma administratiboaren ondoren ere. Zenbait urtez eta 1857ko errolda arte, herri bakoitzak berezko udalerria izan zuen; harrezkero udalerri bakarrean bilduta daude, Orkoienen kasuan izan ezik: 1992an herri horrek, alde handiz zendean biztanle gehien biltzen duenak, berriro eskuratu zuen udal-independentzia.

Iturria:Wikipedia.

Комментарии

    You can or this trail