Mikel Oz

Время  2 часов 35 минут

Координаты 1514

Uploaded 26 мая 2019 г.

Recorded апреля 2019

-
-
21 m
-9 m
0
8,0
16
32,18 km

Просмотрено 40 раз(а), скачено 0 раз(а)

рядом с Labenne, Nouvelle-Aquitaine (France)

Bizikletaz Labennetik buruturiko bertze ibilbide ederra aurkeztuko dut sarrera honetan. Oraingoan Labenne Oceanetik Aturriko (Adur) bokalerakoa. Bertako gehienak bezala inolako zailtasunik ez duena eta bidegorrietatik burutzerik dagoena.


Ibilbide honetako berezitasun nabarmenena, Aturriko bokalaren inguruan Atlantikwallkeko aztarnak dira. Bertan topatuko dugu Bigarren Mundu Gerran alemandarrek osaturiko gotorleku eta defentsa edo hormako eredu berezienetariko bat, 'Hochleitstand' "Barbara" edo S 487a. Eraikin altua eta behatzeko eta Aturriko sarrera kontrolpean izateko. Bere inguruan bunker ezberdinez osaturiko egitura ere ikusgai izango dugu.

Ibilbide laua eta 32 kilometro ingurukoa.




Ibilbidea









Labenne Oceaneko kanpinetik irtengo naiz.


 Bidegorrira iritsi eta ezkerreko aldetik Labenne Oceaneko hondartza aldera jo.



 Errepidera iritsi, zeharkatu eta zuzenean doan bidegorritik jarraitu.




Aurrerago zurezko zubi bat topatuko dut, bihurgune batean. Le Boudeigai kanala zeharkatu eta zuzen jarraitu.










 L´Anguilleri kanalaren gaineko zubi berria igaro beharko dut.







 Ondres hondartzara doan errepidera iritsiko gara eta eskuin aldera, hondartzarantz doan norantza segituko dut metro batzutan zehar.







 Apur bat aurrerago, errotonda baten ostean, errepidea zeharkatu eta hondartzara joan ordez, bidegorritik segi.



 Bertan bizikletak alokairuan dagoen dendatxo bat dago.




Berriz ere basoan murgildu eta kilometro baten ostean errepidera iritsiko gara. Puntu honetan errepidea zeharkatu eta bertze aldetik, tren bidearen aldamenetik doan bidegorritik ibiliko naiz.


 Errepidea tentuz zeharkatu.







 Aurrerago, eta bertze errotonda batetara iritsi aurretik, errepidearen bertze aldera pasa beharko naiz.



 Basoan murgilduko naiz zuzenean doan pistatik. Aurrerago bidegurutze bat izango da eta ezkerreko norantza jarraituz,



 aintzira baten aldamenetik igaroko naiz.



 Tarnoseko hondartzen aparkalekura iritsiko naiz.



 Errotonda inguratu



 eta basotik zuzen doan bidegorritik jarraitu.




Bidetik dunak ikusgai eta militarrek erabilitako eremuan gaudenez ezin gehiegi bertatik barneratu.






 Kilometro batzuren ondoren errepide bidegurutze batera iritsiko naiz. Bertan eskuinetik aldapan gora duna gainditzera zuzenduko naiz.








Aldaparen ostean, beherat egin eta hondartzara iritsiko naiz. Errepide zaharra eskuinerantz badoan arren, nik ezkerreko norantza segituko dut Aturriren bokalera gerturatzeko.


Inguru honetan blokhaus aunitz topatuko ditugu. Kontzentrazio ederra eraiki zuten bertan, kontutan izanda Aturri ibaiaren bokala zabala dela eta hondartzak ere lurreratze baterako onak zirela. Webgune HONETAN mota eta eredu ezberdinen informazioa biltzen da.



Adurreko bokaleko dikea



Errepidea utzi eta ezkerreko errepide zaharretik abiatu.







Halako informazioa irakurri daiteke bunkersite webgunean:




"Tripulado por el MAA 1./286 y armado con cuatro Tbst.K. de 15 cm. C / 36. Ahorro por el momento, cerca de la zona industrial. La mayoría de los bunkers están cubiertos o explotados y el terreno ha sido remodelado porque fue utilizado como campo de entrenamiento de artillería después de la guerra. Lo más destacado es el S487 'Hochleitstand' que es único por sí solo. Algunos tipos de bunker interesantes como el hospital M 159 o 1b / 564 waterbunker están aquí."





















Konplexuko bereziena S 487a da. Bokala bisitatu ostean bertara gerturatuko naiz.


GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/05/aturriko-bokala-labennetik.html
Errepidea zeharkatu eta bidegorria zuzen jarraitu.
Errotondora iritsi eta hau eskuinetik inguratuz bidegorria segi.
Errepide zaharrera atera eta eskuinetik segi.
Aturriko edo Adur ibaiko bokala.
Bunker bereziena S 487 edo Babara. Behatoki estrategikoa.
Bunker anitz topatuko ditugu bertan.
Errepide nagusia zeharkatu eta ondoren, eskuinetik paralelo doan bidetik segi.
Oraingoan errepidearen bertze aldera igaro beharko da.
Aintziratxo baten paretik igaroko gara.
Errepide nagusira irten eta eskuinetik, hondartzarantz, segi.
Errotonda gainditu eta errepidea ezkerretik zeharkatu bidegorria jarraitzeko. Bertzela hondartzara aterako gara.
bidegurutzean ezkerretik segi. Zutoin batek norantza adierazten du.
Errepideak bihurgune eta aparkatokitxoa duen lekutik, ezkerrerantz segi.
Errepide zaharrera atera eta ezkerretik aurretik etorritako bidera iritsiko gara.
Kanpinetik bidegorrira irten eta ezkerreko norantza hartu.
Udaleko kanpinean dugu abiapuntua.
Zurezko zubia, bihurgune baten ondoren, zeharkatu beharko da.
L´Aguillereren gaineko zubia. Errepidea bertan ere igarotzen da.

Комментарии

    You can or this trail