-
-
1 337 м
401 м
0
2,0
3,9
7,83 км

Просмотрено 771 раз, скачано 1 раз

рядом с Urzabal, País Vasco (España)

Txindokiko hego-mendebaldeko hormak badu erdi-ezkutatutako couloir bat. Ibilbide honekin couloir hori eskalatzeko aukera izango duzue.

Ibilbidea elur pila eta bigunean egin genuen. Elur-baldintzaren arabera ibilbidea aldatu daiteke, batez ere hurbilketa eta jaitsiera. Zailtasuna topatu genuen elur-baldintzaren arabera kalkulatu dugu. Baldintza ezberdinekin zailtasuna aldatu daitekeela kontutan izan.

BIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: Eskaladari dagokionez, hormaren oinetik Txindokiko gailurrera 100 metro inguru. Couloir-ak (azpiko horma bertikala zenbatuta) 40-50 metro izango ditu.
- Luze kopurua: Elurraren egoeragatik ez genuen luzeak eginez eskalatzeko aukerarik izan, horma eta couloir-a aseguratzeko moduan ez zegoelako.
- Nork irekia: Ez dut honen inguruko daturik aurkitu baina harritzen naiz hain ibilbide nabarmena aurretik eskalatuta ez egotea.
- Zailtasuna: AD/M3/III-III+. Zailtasun hau topatu genuen elur-baldintzaren arabera kalkulatu dugu. Baldintza ezberdinekin zailtasuna aldatu daiteke.
- Orientazioa: Hego-mendebaldea.
- Ura: Larraitzen eta Oria iturrian hartu daiteke.
- Hurbilketa: Txindokira doan "Tximista" bidetik. Hego-mendebaldeko hormaren oinean, "Tximista"-k eskuinera hartzen duen lekuan zuzen igotzen jarraituko dugu eta, gainean dagoen monolitoak osatzen duen ezproiaren ezkerretik igotzen jarraituz, hego-mendebaldeko zeharkaldira iritsiko gara, horma bertikalaren oinera hain zuzen ere. Zeharkaldira arteko igoera ez da zaila, baina tartean hainbat irtengune tente eskalatu beharko ditugu, elur baldintzaren arabera errazak izan ez daitezkenak. Couloir-a horma bertikalaren eskuin aldean dago.
- Jaitsiera: Txindokira doan ohiko edozein bidetik.
- Eramandako materiala: 30 metroetako bi soka, luzera ezberdineko zortzi express-zinta, Lincam eta artaka-trabagailu jokoa, lau iltze ezberdin, bi izotz-torloju txiki (lokatz izoztuan sartzeko), bi elur-hesola eta luzera ezberdinetako zinta-uztaiak harkaitz-zubi, enbor eta blokeetatik pasatu eta bilguneak muntatzeko. Walkie-talkie pare bat ere eramatea gomendagarria izan daiteke bilguneen artean oihuka ez aritzeko. Material hau guztia eraman arren ez genuen erabili, elurraren baldintza txarragatik, aseguruak jartzeko aukerarik ez genuelako izan.
- Bidea eskalatzeko pasatako denbora: Ibilbide osoa bost ordu eta erdietan egin genuen.

Ibilbide honen inguruko informazio gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2021/01/txindoki-hego-mendebaldeko-hormako.html

Комментарии

    Вы можете или этот маршрут